“Gailurrerako bidea, geure erraietarako bidea bezalaxe, bakardadean egiten den ibilbidea da” Alessandro Gogna

Icono de emf-fvm

EMF

Icono de organización

Antolamendua

EMF Donostia Icono de e-mail

EMF Gasteiz Icono de e-mail

Zuzendaritza teknikoa Icono de e-mail

Klubak eta Federatuak Icono de e-mail

Administrazioa, kontabilitatea eta fakturazioa Icono de e-mail

Junta directiva Icono de e-mail


Lehendakaria

Lehendakariordea

Idazkaria

Batzordekidea

Arabako Mendi Federazioaren lehendakaria

Diruzaina

José Ramón Alonso

Leire Salazar

María del Carmen Merino

Xabier Goikoetxea
Xabier Goikoetxea

Javier Calvo
Javier Calvo

José Antonio Arriola
José Antonio Arriola
José Antonio Arriola

Icono de las Federaciones Territoriales

Lurralde-federazioak

Icono de estatutos

EMFren Estatutuak

Historia

Euskal Mendizale Federazioa Elgetan (Gipuzkoa) sortu zen, 1924ko maiatzaren 18an, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako mendi-elkarteek sustatuta, Federación Vasco-Navarra de Alpinismo izenarekin.

Denborak aurrera egin ahala, jakin-nahi berriak sortu dira euskal mendizaletasunean: ohiko mendi-jarduerak hortxe daude guztiontzat, baina kirol-modalitate berriak ditugu aurrean, eta horietara irekita egon behar dugu; horretarako, askotariko praktikak txertatu behar ditugu, guztiok izan dezagun lekua elkartean.

Hojas y carpeta que representan los estatutos de emf-fvm
Icono de reglamentos

EMFren araudiak

Iraupen Luzeko Ibilaldiak


  1. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Iparraldeko klubek eta Euskal Mendizale Federazioko Ibilaldien Batzordeak antolatzen dute Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitua.
  2. Euskal Herriko lurralde guztietatik igaroz, parte-hartzaileen erregulartasuna, ahalegina eta adiskidetasuna sustatzea da helburua.
  3. EMFk finalistatzat hartuko ditu gutxienez zortzi ILI osatu dituzten federatutako parte-hartzaile guztiak, lurralde bakoitzetik bat eta egutegi horretatik aukeratutako beste hiru; eta mendizale-federazio honen urteko txostenean argitaratuko ditu haien izenak.
  4. Antolatzaileek saria merezi duela erabakitzen duten federatuak jasoko du Shebe Peña garaikurra, honek araudiko artikulu guztiak bete dituenean, betiere. Saria eman gabe geldi daiteke.
  5. Parte-hartzaileek kluben eta EMFren araudiak errespetatu behar dituzte. Araudia ez betetzeak deskalifikazioa ekarriko du.

Lasterketak


Mendi-lasterketak uda garaian nahiz neguan izaten dira, eta ahalik eta epe laburrenean mendi-inguruetan oinez egiten diren lasterketak sartzen dira esklusiboki horien barnean. Lasterketa horietan, ezin izango dira sartu % 45etik gorako maldak edo 2. mailako zailtasun teknikoak. Hona hemen sailkapena:

  • Mendi-lasterketak lerroan.
  • Mendi-lasterketa bertikalak.
  • Ultra trail mendi-lasterketak.

Mendi-lasterketei dagokienez, hauxe da EMFren helburua: kirol-espezialitate horren bilakaera sustatzea eta zeregin horretan laguntzea, araudiarekin lotutako gaietan, azpiegituretan eta lasterkarien kirol-prestakuntza eta mendiko teknikariena hobetzeari begira; estatuko eta nazioarteko lehiaketa ofizialetan, EMF ordezkatuko duten kirolarien hautaketarako erreferentziatzat erabiltzea, eta lehiaketetan lurralde-federazioetako eta mendi-elkarteetako mendiko lasterkari eta talde onenak bilatzea; guztia, baliabideen kudeaketa integralean oinarrituta.

Eskalada


EMFk antolatzen dituen kirol-eskaladako lehiaketek edo honek babestuta egiten direnek helburu hauek dituzte:

  1. Euskal Herriko eskalatzailerik onenak biltzea lehiaketan.
  2. Euskal Herriko gazteen artean kirol-eskalada sustatzea.
  3. Eskalatzaileen kirol-maila hobetzea, eta Euskal Herriko lehiaketako kirol-eskaladaren bilakaerari laguntzea.
  4. Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan Euskal Herria ordezka dezaketen eskalatzailerik onenen aukeraketarako erreferentziatzat erabiltzea.

Eskia


Kirol-espezialitate bat da lehiaketako mendiko eskia, eta neguan mendi garaietan egiten diren lasterketen bidez garatzen da; parte-hartzaileek eskiak erabili behar dituzte lasterketetako ibilbidearen zatirik handiena egiteko, eta ingurumena errespetatuz egin behar dute.

Mendiko eskiko lehiaketek honako helburu hauek dituzte:

  1. Mendiko klubetako eskiatzaile eta talde onenak biltzea lehiaketan.
  2. Mendiko eskia sustatzea gazteen artean.
  3. Mendiko eskiatzaileen kirol-maila hobetzea eta lehiaketako mendiko eskiaren bilakaerari laguntzea.
  4. Estatuan edo nazioartean EMF ordezka dezaketen kirolariak hautatzeko erreferentzia gisa erabiltzea.

Icono de normativa oficial

Araubide ofiziala