“Eskarmentu handia dute bide zaharrek ” Joan-Enric Farreny

Icono de fedérate

Federazio-lizentzia

Icono de tramitación de licencia

Lizentzia izapidetzea

Zer da?

EMFren federazio-lizentzia mendiko kirol-diziplinetan kirolari gisa duzun egiaztagiria da, zehazki eremu hauetan: mendi-ibilietan, eskaladan, arroilen jaitsieran, alpinismoan, espeleologian, erraketekin egiten diren mendi-ibilaldietan, lehiaketako mendiko eskian eta kirol-eskaladan, mendiko eskian, orientazio-lasterketetan eta lehiaketetako mendi-lasterketetan.

Legez, kirol-istripuetarako aseguru bat izango duzu, ospitalizazioa, errehabilitazioa eta bizi-asegurua barnean hartzen dituena, mendian gertatzen diren istripuetan, aukeratutako esparruaren eta estalduraren arabera; eta erantzukizun zibileko asegurua ere bai, gure kirol-jardueretan ari garenean baliagarri izango dena.

Adineko federatuek beren etxean jasoko dute PYRENAICA aldizkaria, hiru hilean behin, eta gazte eta haurrek ere jasoko dute, harpidetzen badira.

Icono de coberturas

Estaldurak

Icono de ventajas

Abantailak

Federatu izateak dakartzan abantailak

242 klub eta 30.000 federatu baino gehiago ditu Euskal Mendizale Federazioak, eta euskal mendizaletasuna ordezkatzen du estatuko eta nazioarteko hainbat erakundetan.

Euskal Mendizale Federazioak batez ere mendiko kiroletako segurtasuna sustatzen du.

Federatu-lizentziaren bidez, hainbat abantaila izango dituzu kirola egiten duzunean, gaur egungo mendizaletasunarekin bat datorren istripu-aseguru bat ere eskuratzeaz gain. Aseguru horrek jardueraz jarduera estalita ditu estatuan eta nazioartean erreskateak, kalte-ordainak eta itunpeko zentroetako laguntza-zerbitzuak.

Asegurua

  • · Istripu-asegurua
  • · Osasun-laguntzako asegurua
  • · Erantzukizun zibileko asegurua

FEDERATU nahi baduzu, zoaz mendiko klub edo elkarte batera. Han emango dizute informazioa, zure lizentzia izapidetuko dute, eta beren zerbitzu eta jarduerak eskainiko dizkizute: antolatutako irteerak, materialaren alokairua, ikastaroak...

Pyrenaica

Euskal Mendizale Federazioaren aldizkari ofiziala da Pyrenaica, 1926. urtetik. Euskal Herriko mendiei buruzko azken berriak biltzen ditu, bai eta mendi-jarduerak planifikatzeko ideiarik onenak ere.

Lehiaketa

Lehiaketa ofizialak antolatzen ditu EMFk, honako kirol-diziplina hauetan:

  • · Mendiko eskia
  • · Mendi lasterketak
  • · Kirol Eskalada
  • · Boulderra

Kirolak

  • · Mendiko eskia:

    Mendiko eskia edo mendi-zeharkako eskia pistetatik kanpo egiten da, eta kirol-helburuak lortzeko bide gisa (araututako lehiaketak), aisialdiko jarduera gisa edota neguko baldintzetan eskaladako bideetara hurbiltzeko baliabide gisa egiten da.

  • · Mendi-lasterketak, lasterketa bertikalak, ultra trail lasterketak eta etapakako lasterketak:

    Uda garaian nahiz neguan egiten dira, eta ahalik eta denborarik laburrenean garatzen diren oinezko lasterketak hartzen dituzte barnean esklusiboki.

  • · Kirol Eskalada:

    zailtasun tekniko apur bat duten ibilbideetan aurrera egitean datza. Jarduera horrek gero eta kirolari gehiago ditu, izugarrizko aukera zabala eskaintzen baitu, bai konpromiso batzuk aurrera eramateko eta bai jarduera fisikoa lantzeko; izan ere, askotariko profilak batzen ditu: natura-ingurune batean kirol-jarduera oso bat egin nahi duten pertsonak nahiz ibilbide teknikoetan hobetzeko trebatu nahi dutenak, adibidez, edota baita maila profesionalean lehiatu nahi dutenak ere. Berariazko prestakuntza eskatzen du.

  • · Boulder edo blokea:

    Azken urteotan kirol-eskaladaren barnean jendartean eta batez ere gazteen artean gehientsuen zabaldu den modalitatea da. Hasiera batean eskalatzaileek eta mendizaleek entrenamendu gisa erabiltzen zuten diziplina hori kirol eta aisialdi izaerako jarduera bihurtu da, eta ezaugarri zehatz batzuk ditu: sokarik gabe eskalatzen da, altuera txikian, eta, batzuetan, zeharkako ibilbideak egiten dira, ahaleginaren iraupena areagotzeko eta kirol-eskaladako ahaleginari edota pareta handietan egiten denari parekatzeko. Araututako kirol-jarduera mesfidantzaz ikusten zuten kolektiboen artean ere zabaldu da boulderra, zirrara sorrarazteaz gain, segurtasun-maila handiz egiten baita, naturarekiko hurbiltasuna eskaintzen baitu eta, aldi berean, jarduera fisiko jarraitura bultzatzen baitu pertsona; rokodromoetan eta erraz iristeko moduko hiri-inguruneetan ere egin daiteke, gainera.

Jarduerak: orientazio-ibilaldiak, beteranoen ibilaldiak eta haurren ibilaldiak

  • · Iraupen luzeko ibilaldiak:

    Con un calendario cada año, este circuito que tiene nombre propio ZIRKUITUA - www.zirkuitua.com -, transcurre por Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa e Iparralde. El objetivo es fomentar la regularidad, el esfuerzo y el compañerismo de los y las participantes recorriendo todos los territorios de Euskal Herria. Cada año se publica su lista de Finalistas, que completan un total de 8 marchas del circuito de acuerdo con el reglamento recibiendo su diploma correspondiente y se concede el trofeo Shebe Peña, elegido por los propios marchadores.

Euskal selekzioak

Estatutako eta nazioarteko txapelketetan parte hartzen dute.

Ehun Mendiak

Ehun Mendien Lehiaketa ehun menditara beste horrenbeste igoera egitean datza, eta Euskal Herriko Gailurren Katalogoko zerrendan jasota egon behar dute mendi horiek. Mendizaletasuna sustatzea du xede, bai eta, zaletasun horren bidez, herrialdearen eta herritarren ezagutza osoagoa bideratzea ere, naturaren errespetua eta zaintza sustatuz, bidenabar. Jarduera hori lehiaketako araudia betez garatzen duenak diploma bat eta aipamen berezia jasoko ditu, eta Ehun Mendietako Mendizaleen Anaiartean sartuko da.

Escuela de Alta Montaña EVAM – EGME Euskal Goi Mendi Eskola

Lurraldeetako eskoletako kide guztiek osatzen dute, eta goi-mendietako jarduerak ikasteko eta jarduera horietan trebatzeko prestakuntza-ikastaroen katalogo zabala antolatzen du urtero: alpinismoa, mendiko eskia, mendiko snowa, haitzetako eskalada, GPSa, glaziarretako progresioa…

Lurralde Federazioaren jarduerak

Dagozkionak (kirol-eskalada, mendi-ibilaldiak, ingurumena…).

Diru-laguntzak

Mendian jardunbide egokiak sustatzeko orduan nabarmendu diren jarduerei zuzentzen zaizkie, klubei eta federatutako mendizaleei eskaintzen zaizkienei.

Aholkularitza medikoa

Está constituida por médicos, enfermeras, y psicólogos que toman parte activa en las Federaciones, Escuelas de Montaña y Grupo de Socorro de la EMF. Su función principal es velar por la salud y seguridad de los federados, a través de las siguientes actividades: formación en prevención de accidentes y enfermedades en montaña, asesoramiento a la salud de los viajes y expediciones, diseño de botiquines para expediciones y viajes, asesoramiento sobre lesiones y cursos y seminarios.

Deskontuak

Federazioaren eta kluben jardueretan, kiroletako zenbait artikulutan.

Icono de pólizas

Polizak

Icono de otros documentos

Beste agiri batzuk