“Alpinismoa, gorputzerako diziplina bat baino areago, luxua da espiriturako, eta baliabide bikaina arimarako” Georges Sonnier

Icono de formacion

Prestakuntza

Icono de organización de euskal goi mendi eskola-escuela vasca de alta montaña

EGMEren antolamendua

Zer da EGME?

Euskal Mendizale Federazioaren batzorde tekniko bat da EGME. Batzorde horren jarduera oro har gizarte osoari eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko kirol federatuari eskaintzen zaie.

EGMEren helburu nagusia mendizaletasunarekin lotutako lan pedagogiko oro zuzentzea, garatzea eta orientatzea da, bai ikuspegi etikotik eta bai teknikotik. Irakaskuntza horretan, kirol horren jardunean garatu diren metodo eta aurrerapen berriak txertatu nahi dira, kirol horren barneko arlo guztietan eta urte sasoi guztietan; jardunbide soilenetatik zailenetarako bidean lortu diren guztiak, alegia. Esperientzia eta gaitasun handiko irakasleen estamentu baten bidez egingo da hori guztia.


Icono de cursos

Ikastaroak

EMFren ikastaroak


Lurralde-eskoletako ikastaroak